Nork egiten ditu lurraldeetako estatistikak?
Komunitate Autonomoetako Finantza Koordinazioaren Zuzendaritza Nagusia da Komunitate Autonomikoetako ekonomia-finantza jardueratik datozen datuen estatistika-trataera egiten duen zuzendaritza zentroa.
Tradizioz, paperean argitaratu izan dira ekitaldi bakoitzean hasierako aurrekontuei eta Komunitate Autonomoetako horien Likidazioei dagozkien datuak. Informazio hori erabiltzen dutenei eskainitako azken produktua hobetzeko helburuarekin, aipatutako operazioen ustiapenetik ateratako datuak orain orri horietan kontsulta daitezke, excelen kalkulu-orrian. Ikuspuntu operatibotik begiratuta, hobekuntza nabarmena izan da; izan ere, hala, erabiltzaileek datuak azkar ikus eta alda ditzakete.
Komunitate Autonomoetako eta Autonomia Estatutua duten Hirietako Finantzazioari buruzko Txostenak Finantza Koordinaziorako Zuzendaritza Nagusiak eta Komunitate Autonomoek Internet bidez eskaintzen duten informazioa osatzen du.
Erakunde Lokaletako hasierako Aurrekontuen datuak eta haien Likidazioenak paperean argitaratu izan dira ekitaldi bakoitzerako. Hemendik aurrera, excel kalkulu-orrian kontsulta daitezke, horrek dakartzan abantaila guztiekin.
Halaber, Sektore Publiko Lokaleko Erakundeen Inbentarioa, orain arte paperean argitaratu izan dena, Internetez sarrera duen datu-base batera irauli dugu; hala, erabiltzaileek, kontsulta aplikazio baten bitartez, Sektorearen konposizioari buruzko informazioa kontsultatu ahal izango dute. Inposizio Lokalari buruzko estatistika-datuek Zuzendaritza Nagusi honek Internet bidez eskaintzen duen informazioa osatzen dute.
Ikerteta Fiskalen InstituakEspainiako Ogasun Publikoko zerbitzuaren prestakuntzan eta ikerketan espezializatutako erakunde publikoa da. Ikerketa Fiskalen Institutuak Espainiako Sektore Publikoaren Datu Ekonomikoen Basea (BADESPE) du, 1980tik hona sektore publikoak egindako jardueraren informazio ekonomiko nagusia biltzen duena, esparru bakoitzean zuzendaritza zentro eskudunen informaziotik abiatuta. Informazioa gaika eta hainbat desagregazio mailarekin banatzen da, eta informazio osagarria erabiltzen da hobeto ezagutu eta interpretatzeko; excel formatuan doan deskarga daiteke. Zerga arloan, zerga bilketen gaineko informazioa eskaintzen da; PFEZ estatistikak, ondarea eta BEZ, baita BEZaren zerga motei buruzko informazioa ere.
Lurraldeetako estatistiken eduki-sindikazioa XMLn.