Escudo Gobierno de España. Ministerio de Hacienda y Administraciones Públicas. Ir a la pagina inicial.

MINISTERIO DE HACIENDA Y ADMINISTRACIONES PÚBLICAS

Administrazio elektronikoa 

Administración Electrónica MEH: Abre nueva ventana

 

Ekonomia eta Ogasun Ministerioaren Egoitza Elektronikoak

Ekonomia eta Ogasun Ministerioak, ekainaren 22ko 11/2007 Legeko  xedapenei jarraiki (herritarren zerbitzu publikoetako sarbide elektronikoari buruzko legeaAbre nueva ventana (PDF, 532,58 KB gutxi gorabehera), zure eskura jartzen ditu hainbat egoitza elektroniko, eta egoitza horien bidez behar dituzun izapide eta prozedurak egin ahal izango dituzu Interneten.

Egoitza horiek telekomunikazio-sareen bidez eskuragarri dauden helbide elektronikoak dira. Ministerioko administrazio-organo edo -erakundeei dagokie, haien eskumenen egikaritzan, sare horien titulartasuna, kudeaketa eta administrazioa.

Egoitza elektroniko horien bidez egingo dira Administrazio Publikoak nahiz herritarrak elektronikoki kautotzea beharrezkoa duten jarduera, prozedura eta zerbitzu guztiak. Halaber, identifikazio segururik behar ez duten beste prozesu eta zerbitzu batzuetarako ere erabil litezke, nahiz Administrazio Publikoen arteko harremanetarako.

Hauek dira Ekonomia eta Ogasun Ministerioaren esparruko egoitza elektronikoak:

Diruaren eta Zerga Zigiluaren Fabrika Nazionalaren informazioa Abre nueva ventana(PDF, 216,92 KB gutxi gorabehera) eta argibideak, web-orriaren ziurtagiriarekin arazorik izanez gero.

Ekonomia eta Ogasun Ministerioaren prozedura/zerbitzu elektronikoak

Estatuko Administrazio Orokorreko erakunde eta unitateen arteko harremanei, edo Administrazio Orokorrak beste administrazioekin dituen harremanei eragiten dieten prozedura eta zerbitzuak dira. Bide elektronikoz  eskaini arren, ez da beharrezkoa zerbitzu horiek egoitza elektronikoetan sartzea.

Sailaren ataritik sar daiteke oraindik ere jarduera administratibo horietara.