Tasekin eta kontribuzioekin batera, zergek osatzen dituzte zergen diru sarrerak, eta, hain zuzen ere, diru sarrera horiek dira Herri Administrazioetako aurrekontuak finantzatzeko diru iturri nagusia. Hiru zerga mota horietako bakoitzaren garrantzia ezberdina da Herri Administrazioaren arloaren arabera. Estatuko Aurrekontu Orokorretan, zergek finantzaz bestelako sarreren % 91 ordezten dute. Aldiz, tasak zerbitzu publikoak eskaintzen dituzten erakundeen baliabide garrantzitsua dira. Kontribuzio bereziak toki administrazioaren eremuan baino ez dira existitzen.
Argibide gehiagorako:
Zerga sistemari dagokionez, Ogasun Ministerioaren zeregin nagusiak honakoak dira (Ogasuneko Estatu Idazkaritzaren bidez egiten ditu):
- Zerga Agentzia: Estatuko nahiz aduanetako zerga sistema era eraginkorrean aplikatzea (kudeaketa, ikuskaritza eta diru bilketa).
- Ogasun Idazkaritza Nagusia: zerga politikaren orientazioarekin, zerga sistemaren diseinuarekin, zerga sarreren aurreikuspen eta azterketarekin, eta katastroaren kudeaketaren zuzendaritza eta gauzatzearekin loturiko jarduerak zuzendu eta koordinatzen ditu. Zergen Zuzendaritza Nagusiaren, Katastroaren Zuzendaritza Nagusiaren eta Auzitegi Ekonomiko Administratibo Nagusiaren eskumenen zuzendaritza eta koordinazioa bere gain hartzen ditu.
- Zergen Zuzendaritza Nagusia: Estatuko zerga sistemaren politika orokorraren azterketa eta diseinua, bai eta Estatuko zerga araudia proposatzea, egitea eta interpretatzea.
- Katastroaren Zuzendaritza Nagusia
- Ekonomia eta administrazio auzitegiak: Ekonomia eta administrazio erreklamazioak ebaztea.
- Autonomia Erkidegoekiko eta Tokiko Erakundeekiko Finantza Koordinaziorako Zuzendaritza Nagusia: Lurralde erakundeen zerga erregimenari eta lurraldea dela-eta ezartzen diren zerga erregimenei buruzko arauak eta neurriak aztertzea, informatzea eta proposatzea, Zergen Zuzendaritza Orokorraren eskumenak, Euskadiko kontzertu erregimenen aplikazioa eta Nafarroako Foru Komunitatearekiko hitzarmena gorabehera, baita erkidegoetako eta tokiko finantza sistemen aplikazioari eta kudeaketari loturiko beste zeregin batzuk gorabehera.
- Zerga Gaietarako Ikastegia: Diru sarrera eta astu publikoei buruzko gaiak aztertzea eta ikertzea, eta zerga estatistikak aztertzea eta ustiatzea.
- Zergaduna Babesteko Kontseilua: Herritarrek zergetan dituzten eskubideak eta bermeak hobeto babes daitezen dihardu, eta herritarren kexuen eta iradokizunen berri ematen du.