Higiezinen katastroa Ekonomia eta Ogasun Ministerioaren menpeko administrazioko erregistroa da. Erregistro horretan, landa ondasun higiezinak eta ezaugarri bereziak dituztenak deskribatzen dira. Higiezinen katastroko deskribapenean, ezaugarri fisikoak, ekonomikoak eta juridikoak adierazten dira. Gainera, ezaugarri horietan aipatzen dira kokapena eta katastroko erreferentzia, azalera, erabilera edo xedea, laborantza edo aprobetxamendu mota, eraikuntzen kalitatea, adierazpen grafikoa, katastroko balioa eta katastroko titularra. (Martxoaren 5eko 1/2004 Legegintzako Errege Dekretuko 1. artikuluko zatia; bere bidez, Higiezinen Katastroaren Legearen testu bategina onartzen da) (PDF, 302.67 KB gutxi gorabehera)
Estatuko Idazkaritzaren baitan dagoen Katastroko Zuzendaritza Nagusiaren, Ogasuneko Idazkaritza Nagusiaren bidez, zeregin nagusiak hauek dira:
- Higiezinen katastroak eratzea, zaintzea eta berrikustea.Ondasun higiezinak balioztatzeko sistemak aztertzea eta koordinatzea.
- Higiezinen katastroari buruzko arauak aztertzea eta proposatzea.
- Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren katastroko ikuskaritza.
- Herritarrei informazioa eta laguntza ematea, eta katastroko datu baseak kudeatzea eta babestea.