Zuzenean:
Kontuen Kontabilitate eta Auditoria InstitutuaZer da KKAI?
Kontuen Kontabilitate eta Auditoria Institutua (KKAI), Ekonomia eta Ogasun Ministerioari atxikita dagoen erakunde autonomoa da, eta Kontu Auditoriako uztailaren 12ko 19/1988 Legeak arautua dago, abenduaren 20ko 1636/1990 Legegintzako Errege Dekretuak garatua, eta Finantza Sistemaren Erreformarako Neurrien gaineko azaroaren 22ko 44/2002 Legeak 19/1988 legeko hainbat artikulu aldatu dizkio.
Kontuen Kontabilitate eta Auditoria Institutuari ondorengo eskumenak esleitu zaizkio:
- Lan teknikoak eta kontabilitate-plan orokorra egingo ditu, Europako Komunitate Ekonomikoaren Arauetara eta gai horiek erregulatuko dituzten legeetara egokitua egongo da. Halaber, Plan horren ekonomi jarduerako hainbat sektoretara egindako moldaketa onartuko du eta garapenerako irizpideak kokatuko ditu. Kontabilitate-plangintzaren eta kontu-auditoriako jardueren hobekuntza eta eguneratze iraunkorra.
- Uztailaren 12ko 19/1988 legeko Kontu-auditorietako jardueren eragiketaren eta kontu-ikuskarien kontrola eta diziplina, kontrol teknikoen eta zehatzeko ahalaren eragiketen bidez.
- Kontu Auditorietako Erregistro ofiziala kokatzea eta mantentzea, bertan izena emateko baimena, eskubide juridikoko Korporazio profesionalek egindako gaitasun profesionalerako azterketek jarraitu beharreko oinarrizko arauak zehaztea, baita deialdi bakoitzak bere oniritzia eta bere gain hartuko dituen finantzen kontrola, behaketa eta zaintza ere.
- Kontuen auditoria egiten dutenen eskubide publikoko Korporazio ordezkariek egindako auditoriarako arau teknikoak homologatzea, eta, hala balitz, argitaratzea. Era berean, arau horiek egitea, egokitzea edo ikuskatzea aipatutako korporazioa egite, egokitze eta ikuskatze lan horiek egiten hasiko ez balitz.
- Kontabilitatearen normalizaziorako eta kontuen auditorietako jardueren garapenerako eta hobekuntzarako beharrezkoak diren argitalpenen, hedapenen, dokumentazioen, estudioen eta ikerketen promozioa egitea.
- Kontuen esparruan eta kontuen auditoriarenean koordinazioa eta kooperazioa Nazioarteko Erakundeekin, eta, bereziki, EBrekin. Baita eskubide publikoko Korporazio diren nazionalekin edota ikerketara dedikatutako elkarteekin ere.
- Kontabilitate eta Kontuen Auditoria Institutuaren organo errektoreak presidentea eta Kontsulta Batzordea dira. Horiek Auditoria Batzordearen eta Kontabilitate Batzordearen babesa dute.
Institutuaren egitura ondokoa da:
- Normalizaziorako eta Kontabilitate Teknikarako Zuzendariordetza Nagusia.
- Auditoriako Arau Teknikoen Zuzendariordetza Nagusia.
- Kontrol Teknikoaren Zuzendariordetza Nagusia.
- Idazkaritza Nagusia.