Escudo Gobierno de España. Ministerio de Hacienda y Administraciones Públicas. Ir a la pagina inicial.

MINISTERIO DE HACIENDA Y ADMINISTRACIONES PÚBLICAS

Ceuta eta Melilla 

Espainiako Konstituzioko 144.b) artikuluan aurreikusitakoaren arabera, Ceutak eta Melillak, hiriak izateari utzi gabe, autonomia estatutu bana dute, 1995eko martxoaren 13ko 1/1995 Lege Organikoak eta 2/1995eko Lege Organikoak, hurrenez hurren, hala onartuta.

Hiri horiek, era berean, autonomia erkidegoen finantzazio mekanismo batzuetan parte hartzen dute. Hala, 2001eko abenduaren 27ko 21/2001 Legeak, 6. artikuluko "j" hizkiko 3. sailean, araubide komuneko autonomia erkidegoen eta autonomia estatutua duten hirien –Ceuta eta Melilla- finantza sistema berriaren zerga eta administrazio neurriak zehazten ditu. Bertan azaltzen denaren arabera, Nahikotasun Funtsa izango dute horiek, 1999. urtea oinarri hartuta, eta aipatu urtean haien esku utzitako zerbitzuen balioaren eta autogobernuko diru laguntzen balioaren araberakoa izango da.

Era berean, Ceuta eta Melilla Lurralde arteko Konpentsazio Funtsen mekanismoan sartzen dira guztiz, 2001eko abenduaren 27ko 22/2001 Legeak ezartzen duenaren arabera. Lege horrek Lurralde arteko Konpentsazio Funtsak arautzen ditu.

Gainera, tokian tokiko ogasunetako finantzazio mekanismoetan parte hartzen dute, Tokian tokiko Ogasunen Legearen testu Bateginak ezartzen duen moduan.

Ceuta eta Melillaren kokapen geografikoak azaltzen du zergatik duten zerga araubide berezia. Hauek dira horren ezaugarri nabarmenenak:

Zerga zuzena:

  • Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga: Ceutan eta Melillan lortutako etekinei dagokien kuotaren % 50eko kenkaria aplikatzen da.  
  • Sozietateen gaineko zerga: Ceutan eta Melillan lortutako etekinei dagokien kuotaren % 50eko hobaria aplikatzen da  
  • Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zerga: kausatzailea Ceutako edo Melillako egoiliarra denean, kuotan % 50eko hobaria aplikatzen da. Hobariaren ehunekoa % 99ra igotzen da kausadunak ezkontidea, aurrekoak edo ondorengoak direnean.


Zeharkako zerga:

  • Balio Erantsiaren gaineko Zerga: ez da aplikatzen. Horren ordez, Produkzioaren, Zerbitzuen eta Inportazioaren gaineko Zerga (IPSI).  
  • Zerga bereziak: Zenbait garraiobideren gaineko Zerga Berezia eta, fabrikazio zergetatik, Elektrizitatearen gaineko Zerga Berezia bakarrik eskatzen dira. Baina bada tabako laboreen eta karburatzaile eta erregaien gaineko IPSIren karga osagarri bat.