Autonomia erkidegoen aurrekontuen arloan, Autonomia Erkidegoekiko Finantza Koordinaziorako Zuzendaritza Nagusiak bi informazio mota ematen ditu aurrekontu ekitaldi bakoitzeko. Erakunde estaldura eta zehaztapen maila dira dira aldatzen dena. Batetik, urteko lehen hiruhilekoan aurrekontu egonkortua argitaratzen da eta autonomia erkidego bakoitzeko aurrekontu legeetan orokorrean zehazten da. Aurreko ekitaldiarekiko bilakaera ere argitaratzen da, autonomia erkidego guztien bilakaera hori Estatukoarekin erkatuz. Gerora, erreferentzia moduan dagoen ekitaldirako erakunde horiek duten aurrekontuaren diru-sarreren eta gastuen zehaztapen maila handitzen da Administrazio Orokorrarentzat eta erakunde autonomikoentzat eta, aldi berean, gastuen inguruko informazioa eransten da, helburuen ikuspegitik hartuta, Estatukoarekiko sailkapen homogeneo funtzional baten arabera.
Likidazioen kasuan, arlo subjektiboa Administrazio Orokorrak eta erakunde autonomikoek zehazten dute beti. Ekitaldi bakoitzeko lehen hiruhilabetekoan, likidazio aurrerapena argitaratzen da. Gerora, informazio zehaztuagoa ematen da horri buruz, aurreko paragrafoan erakunde hauen aurrekontuen inguruan azaldutako irismen eta desagregazio berekin.
Era berean, Interneten hainbat ohar metodologiko daude eskura. Bertan, autonomia erkidegoen aurrekontu jarduerak zer esparru arautzailetan garatzen diren azaltzen da eta, era berean, arlo subjektiboa eta emandako informazioaren zehaztapen maila ere zehazten dira.