Escudo Gobierno de España. Ministerio de Hacienda y Administraciones Públicas. Ir a la pagina inicial.

MINISTERIO DE HACIENDA Y ADMINISTRACIONES PÚBLICAS

Foru eta autonomia mailako zerga araudiaren liburu elektronikoa  

Liburu elektroniko hau hiru hilean behin argitaratzen da, eta hona hemen haren helburua: Autonomia Erkidegoei eta Foru Lurraldeei buruzko Estatuko zerga arauak biltzea, baita Autonomia Erkidego eta Foru Lurralde horiek dagokien zerga arloko eskumenak gauzatuz onartzen dituztenak biltzea ere.

Era berean, argitalpen horrek Autonomia Erkidegoen eta Foru Lurraldeen zerga arloko eskumenekin zerikusia duten interes handiko Konstituzio Auzitegiaren sententziak eta autoak biltzen ditu.

Horren bitartez, Autonomia Erkidegoetako eta Foru Lurraldeetako Ogasun sailen esparruan onartzen den edozer zerga arloko arau erraz eta azkar baliatzea ahalbidetuko duen lanerako tresna eraiki nahi da.

Horretarako, lana bi aurkibidetan egituratu da. Aurkibide kronologikoa (aldizkarian argitaratu den dataren araberakoa) eta sistematikoa (landutako gaien araberakoa), eta bertan bildutako zerga arloko arau bakoitzari buruz honako informazio hau eskainiko da, nahi dugun arauaren testu osoa azkar eta erraz kontsultatzeko:

  1. Dagokion aldizkarian (Estatukoa, Autonomia Erkidegokoa edo Foru Lurraldekoa) argitaratu zeneko zenbakia eta data.
  2. Araua biltzen deneko aldizkariaren orrialdea, eta hala badagokio, zergekin zerikusia duten arauaren artikuluak edo xedapenak.
  3. Dagokion aldizkari ofizialean argitaraturiko zerga arloko araura joateko esteka.

OHARRA: 2008tik aurrera, argitalpen hau formatu elektronikoan aurkeztuko da, paperezko aurreko formatua ordezkatuz