Gaur egun aditu eta ikertzaile ugari ari dira politika eta ekonomia erregionala ikertzen, aztertzen eta analizatzen. Ikerkuntza eta azterketa horiek asko garatu dira azken urteetan. Asko garatu da, alde batetik, erregioen egoera sozio-ekonomikoaren gaineko ezagutza, estatistika egokien eta fidagarrien bidez. Horrez gain, garapenaren ezagutzak, analisi aplikatuen teknikak eta politika erregionaleko (Europako Egitura Funtsak, esaterako) aplikazio tresnekin lortutako eragin ekonomikoen ebaluazioak ere aurrera egin dute, bai epe motzean, baita epe luzean ere.
Para más información, pulse aquí