Maastricht-eko Itunaren ondorioz sortua, zenbait garai izan ditu:
1994ko maiatzaren 16ko Kontseiluaren (CE)1164/94 Erregelamenduak Kohesio Funtsa sortu zuen -1993ko martxoan onartutako behin-behineko Kohesiorako Finantza Tresna aurrekari gisa hartuta- 1993-1999ko aldirako, 15.000 milioi ecuko (1992koak) diru hornidurarekin; horietatik, ecu arruntetan, 9.251 Mecu egokitu zitzaizkion Espainiari, guztizkoaren %55, hain zuzen ere.
Funtsaren onuradun izandako Estatu kideak Espainia, Portugal, Irlanda eta Grezia izan ziren.
2000-2006 aldirako, 18.000 milioi euroko diru hornidura onartu zuten, eta kudeaketaren zenbait alde aldatu ziren; bereziki, Batasuneko politiken eta kontrol nazionalen indartzea.
2004tik aurrera, Funtsaren onuradun izateari utzi zion Irlandak. Aldiz, 2004ko maiatzean, Europar Batasuneko Estatu kide berriak bihurtu ziren Funtsaren onuradun: Txekia, Txipre, Eslovakia, Eslovenia, Estonia, Hungaria, Lituania, Letonia, Malta eta Polonia.
2007-2013ko aldi berrirako, kudeaketa aldatuko da, eta jarduerak programa operatiboetan sartuko dira.
Gainera, garraio eta ingurumen azpiegitura handiak zein energia eraginkortasunaren, energia berriztagarrien eta garraio intermodalaren, hirigunekoaren edota kolektiboaren inguruko proiektuak finantzagarriak izango dira.
13 Estatu onuradunentzako guztizko hornidura 63.000 milioi euro izango dira; horietatik, 3.250 milioi euro jasoko lituzke Espainiak.
Informazio gehiago nahi izanez gero: