Escudo Gobierno de España. Ministerio de Hacienda y Administraciones Públicas. Ir a la pagina inicial.

MINISTERIO DE HACIENDA Y ADMINISTRACIONES PÚBLICAS

Egitura funtsak 

Estas instalaciones han sido cofinanciadas por la Unión Europea. Fondo europeo de desarrollo regional.

Europar Batasunaren garapen harmoniatsua sustatzeko, bertako erakundeek, estatu-kideen eta eskualdeen lankidetzarekin, Batasunaren kohesioa indartzera bideratutako ekintzak eta esku hartzeak egiten dituzte. Erkidegoak, zehazki, eskualdeen arteko desberdintasunak murriztu nahi ditu; izan ere, eskualde batzuetako garapen maila altua da, eta beste batzuetan atzeratuta dago, landa-eremuak eta uharteak barne hartuta. Helburu hori lortzeko, Erkidegoak egitura-xedea duten funtsak, kohesio-funtsak eta Inbertsioen Europako Bankukoak nahiz beste finantza tresna batzuetakoak (Inbertsioen Europako Funtsa, maileguak eta Euratom garantiak) erabiltzen ditu.

Europar Batasunak lau egitura funts ditu. Horien bitartez bidaltzen die finantza-laguntza estatu kideei, hala, eskualde eta gizarte taldeen arteko desberdintasunak murriztea oztopatzen edo atzeratzen duten ekonomia eta gizarte arazoak konpon ditzaten. Egitura funtsa horiek, zehazki, honakoak dira:

  • Eskualde Garapenerako Europako Funtsa (EGEF)
  • Europako Gizarte Funtsa (EGIF)
  • Nekazaritza Bideratu eta Bermatzeko Europako Funtsa, Bermatze Saila (NBBEF-b)
  • Arrantza Bideratzeko Finantza-Tresna (ABFT)

  Informazio gehiago nahi izanez gero: