Escudo Gobierno de España. Ministerio de Hacienda y Administraciones Públicas. Ir a la pagina inicial.

MINISTERIO DE HACIENDA Y ADMINISTRACIONES PÚBLICAS

Nazioarteko finantzaketa 

Nazioarteko Finantzaketako Zuzendaritza Nagusia Espainiak Finantzaketa Erakunde Multilateralekin dituen harreman iraunkorrak bideratzen dituen Administrazioaren erakundea da; Politikak diseinatzen eta gure herrialdeko Kanpo Zorra kudeatzen laguntzen du. Bestalde, Nazioarteko Finantza Arkitektura Berriaren analisiaz arduratzen da, eta horren barruan Espainiak duen estrategiaz.

Espainiako ekonomiak nazioarteko finantza-eremuan duen garrantzia gero eta handiago da, eta Espainiak nazioarteko finantza-kooperazioaren esparruan dituen konpromisoak ugaldu egin dira. Horrek guztiak Zuzendaritza Zentro hau sortzea ekarri du Ekonomia Ministerioaren berregituratzean, 2000ko uztailaren 20an.

Hori horrela izanik, Nazioarteko Finantzaketako Zuzendaritza Nagusia Espainiak Finantza Erakunde Multilateraletan duen presentzia sustatzeko Gobernuaren politika atontzen ari da. Hori hiru bidetatik lortzen da: organismo horien garapenerako politikak definitzen parte hartuz, Espainiako enpresei lehiaketetara eta horien enkanteetara sarbidea erraztuz zein erakunde horietan profesional espainiarren presentzia indartzen ahalegina eginez, bai kopuruaren aldetik, bai posizioaren aldetik.

Era berean, Zuzendaritza Nagusiak nazioarteko moneta sistemaren finantzaketaren beharren jarraipena egiteko, prebentziorako, eta, hala balitz, krisia zuzentzeko neurriak aztertzeko gero modu koordinatuan aplikatzeko Nazioarteko Moneta Funtsarekin.

Gainera, finantza eta garapen estrategiak diseinatzen diren foroetan Elkartearen eta Espainiako Gobernuaren interesak ordezkatzen ditu; horiek nazioarteko harremanak zehazten dituzte, eta Espainiak harreman horietan gero eta rol garrantzitsuagoa izateko apustua egin du.