2006ko abenduaren 28an jarri zuten indarrean Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006ko abenduaren 12ko 2006/123/CE Zuzentaraua, barne merkatuko zerbitzuei buruzkoa (Zerbitzuen Zuzentaraua). Estatu-kideek hiru urteko transposizio epea daukate, 2009ko abenduaren 28an amaituko dena.
Zerbitzu Direktibaren transposizioa desafioa eta, aldi berean, aukera paregabea da Espainiarentzat, eta horrela azaltzen du Direktiba horren laburpenak Zerbitzuen sektorea aldatzeko liburu zuria. Izan ere, transposizio-prozesuak egokiera ezin hobea eskaintzen du zenbait sektoretan zerbitzu-jarduerak eskura izatea eta horietan aritzea oztopatzen duten traba justifikatu gabeak edo neurriz kanpokoak murrizteko. Direktiba ezartzeak, beraz, enpresa-jarduera sustatzen eta araubidea hobetzen lagunduko du. Arau-esparrua hobetzeak Direktibaren eraginpeko sektoreen eraginkortasuna, produktibitatea eta enplegu-aukerak handitzea ekarriko du. Era berean, enpresak eta herritarrek eskura dituzten zerbitzuen aniztasuna eta kalitatea handitu egingo dira.
Espainiak Transposizio Lege Horizontal bat egitea erabaki du. Lege Horizontal horren bidez, Direktibaren printzipio orokorrek aplikazio zabala izatea bultzatuko da, murrizketa gutxirekin (Zerbitzu-jarduerak eskura izateari eta horietan libreki aritzeari buruzko Legea).
Lege Omnibus bat egitea erabaki da. Lege horrek lege-mailako estatuko araudia aldatu egiten du, Zerbitzu-jarduerak eskura izateari eta horietan libreki aritzeari buruzko Legearen printzipioetara egokitzeko.