2006ko abenduaren 28an jarri zuten indarrean Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006ko abenduaren 12ko 2006/123/CE Zuzentaraua, barne merkatuko zerbitzuei buruzkoa (Zerbitzuen Zuzentaraua). Estatu-kideek hiru urteko transposizio epea daukate, 2009ko abenduaren 28an amaituko dena.
Zuzentarauaren helburua, Europar Batasunean, benetako merkatu bakarra lortzea da, egun, estatu-kideen artean zerbitzuen jarduerak garatzea mugatzen duten lege eta administrazio oztopoak kenduta.
Zerbitzuen Zuzentaraua aldatzeko prozesuari esker, Espainian, sektore jakin batzuetan jarduera gauzatzeko arrazoirik gabeko oztopo neurrigabeak murriztu ahalko dira eta, hala, administrazio sinplifikaziorako eta gardentasuna handitzeko asmo handiko programari ekarpenak egin ahalko zaizkio. Beraz, arau markoa hobetuko dute eta, ondorioz, eraginkortasunean, produktibitatean eta enpleguan irabaziak egongo dira inplikatutako sektoreetan. Era berean, enpresetarako eta herritarrentzat eskuragarri dauden zerbitzuen aniztasuna eta kalitatea handituko dira.
GAUZA BERRI: