Escudo Gobierno de España. Ministerio de Hacienda y Administraciones Públicas. Ir a la pagina inicial.

MINISTERIO DE HACIENDA Y ADMINISTRACIONES PÚBLICAS

Jokoa Arautzeko 

Maiatzaren 27ko 13/2011 LegeakAbre nueva ventana  (PDF, 747 KB gutxi gorabehera) arautzen du jokoa, bere modalitate desberdinetan, Estatu mailan egiten dena. Helburuak honako hauek dira: ordena publikoa babestea, iruzurraren aurka egitea, jokabide adiktiboak saihestea, adingabeen eskubideak babestea eta jokoetan parte hartzen dutenen eskubideak zaintzea, autonomia estatutuetan ezarritakoaren kaltetan izan gabe.

Jokotzat hartzen da diru kopuruak edo ekonomikoki ebalua daitezkeen objektuak neurri batean zoriaren menpe egoten diren etorkizuneko emaitza zehaztugabeen gainean arriskatzen dituen jarduera oro, parte-hartzaileen artean diru kopuru edo objektu horiek transferituz; berdin dio jokalarien trebetasuna nabarmentzen den edo funtsean zortearen, enbidoaren edo zoriaren ondorioa den.

Jokoa Antolatzeko Zuzendaritza Nagusia Ogasun eta Administrazio Publikoetako Ministerioa organo bat da, Estatu mailan, Ogasun Idazkaritza Orokorraren menpe, joko jardueren erregulazio, baimentze, ikuskapen, kontrol eta, hala badagokio, zigor funtzioak betetzen dituena:

  • Estatu eremuko jokoak arautzen dituen araudia proposatzea eta jokoen baldintza tekniko eta funtzionalak ezartzea.
  • Estatu eremuko joko jarduerak egiteko gaitze tituluak eskatzeko prozeduren izapideak egitea.
  • Estatu eremuko joko-sistema teknikoen homologazioa.
  • Estatu eremuko joko jarduerak eta haietan erabilitako sistema teknikoak ikuskatzea baita legez kontrako jokoak jazartzea ere.
  • Jokoa arautzen duen maiatzaren 27ko 13/2011 LegeakAbre nueva ventana adierazten diren arau-hausteagatik abiarazitako espediente zigortzaileen izapideak egitea.
  • Parte-hartzaileek operadoreen aurka aurkeztutako erreklamazioen prozedura eta tramitazioa ezartzea.
  • Joko arloko funtzioak dituen Espainiako zein atzerriko beste edozein erakunde publiko edo pribaturekin instituzio arteko harremanetan egotea.
  • Jokoen, errifen eta, oro har, edozein apusturen antolaketa eta ospakizuna baimentzea, haren garapen esparruak autonomia erkidego zehatz bateko lurralde mugak gainditzen baditu, eta baita kirol eta ongintzako elkarrekiko apustuarenak ere.
  • Erreserbaren menpeko loteria-jarduetarako baimenari buruzko txostena egitea, nahitaez, eta zehapen-espedienteen izapideak egitea, Estatuko Loteria eta Apustuen Estatu Sozietatearen saltokiei lotura.