Gobernuak abian jarri du Ekonomia eta Enplegua sustatzeko Espainiako Plana, 80 neurri ekonomiko, finantzario eta fiskalekin.
Plan horren barruan dago Ekonomia eta Enplegua sustatzeko Estatuaren Berariazko Funtsa (3.000 milioi euroko diru-zuzkidura). 9/2008 Errege Dekretu Legearen bidez sortutako Funts horren helburuak dira sektore estrategiko zehatz batzuen egoera hobetzea eta enplegu ugari sorraraz dezaketen zenbait proiekturi ekitea.
Ministerio hauek kudeatuko dute Funtsa: Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak; Industria, Turismo eta Merkataritzakoak; Ingurumen, Landa eta Itsas Ingurunekoak; Barne Arazoetakoak; Etxebizitzakoak; Sustapen Ministerioak; Hezkuntza, Gizarte Politika eta Kiroletakoak eta Defentsa Ministerioak.
Ekonomia eta Enplegua Sustatzeko Espainiako Plana.
ARAUDIA:
- 9/2008 Errege Dekretu Legea . Azaroaren 28ko Errege Dekretu Legea, zeinaren bidez eratu diren Tokiko Inbertsiorako Estatu Funtsa eta Ekonomia eta Enplegua Dinamizatzeko Estatuaren Berariazko Funtsa.
- 3566/2008 Ministro Agindua Irailaren 9ko 3566/2008 Ministro Kontseiluaren Agindua, zeinaren bidez argitaratzen den abenduaren 5eko Ministro Kontseiluaren erabakia.
KUDEATZEN DUTEN MINISTERIOAK:

I+G+B jarduerak.
490 milioi euro bideratuko dira, hiru jarduera-ildotan banatuta:
- Osasuna: horien xedea da osasunari lotutako sektoreetan diharduten enpresa eta erakundeetan (osasun-produktuak, industria farmazeutikoa, bioteknologia, gizarte- eta osasun- zerbitzuak, tresnak, gailuak eta ekipamenduak, elikadura osasungarria eta abar) I+G+B jardueren lehiakortasuna eta gaitasuna bultzatzea.
- Energia: Jardueren xedea energia-hornidura bermatzea da. Horretarako, energia berriztagarrien eta energia-teknologia berrien ekarpena handituko da.
- Nazioarteko bikaintasuna: Ardatz horretan hainbat ekintza-multzo sartzen dira, helburu honekin: oinarri teknologikoa duten enpresa berrien eraketa bultzatzea; bikaintasunezko jarduera iraunkorretan nazioarteko laguntza sendotzea; zientziaren eta teknologiaren alorreko eragile guztiek erabiltzeko azpiegitura zientifiko eta teknologiko aurreratua sortzea, eta I+G+B jardueren Plan Nazionalaren esparruan lankidetza-programa publikoak eta pribatuak bultzatzea.
Jardueren zenbatekoen banakapena (PDF, 51,87 KB gutxi gorabehera)

Automobilgintza-sektoreko jarduerak
800 milioi euro bideratuko dira Espainiako automobil-industriaren lehiakortasuna mantentzeko eta hobetzeko. Diru horrekin lortu nahi den helburu zehatza eta finantzatuko diren jarduera-ildoak Ministro Kontseiluaren erabaki bidez xedatuko dira, munduko ekonomia-politikak sektore horretan izandako eragina leuntzeko Europako Batasunaren oinarrizko ildo estrategikoak zehaztu ondoren.
Jardueren zenbatekoen banakapena (PDF, 27 KB gutxi gorabehera)
Informazio gehiago behar izanez gero

Ingurumen-jarduerak.
575 milioi euro bideratuko dira, honela banatuta:
- Ur-programetarako laguntzak: uren kudeaketa- eta azpiegitura-programak; uraren kalitate-programak eta ureztapenerako baliabide hidrikoen kudeaketa modernizatzeko programak. .
- Itsasertzeko jardueretarako laguntzak: itsas eta lur-eremuko herri-jabariak babestea, zaintzea eta mantentzea; hondartzak sortu, berreskuratu eta leheneratzea. Itsasorako sarrera publikoari, erabilera publikoari eta itsasertzaren osotasunaren babesari lotutako beste hainbat jarduera ere lagunduko dira.
- Landa-inguruneko jardueretarako laguntzak: landa-eremuan natura-ondareak eta baliabideak mantentzeko jarduerak eta Bide Naturalen Programa.
- Baso-politikako jardueretarako eta balio ekologiko handiko eremuetako jardueretarako laguntzak: basoberritzea eta beste basotze-jarduera batzuk, mendi-garbiketa eta sute-prebentzioa, eta Parke Nazionaletako jarduerak.
Jardueren zenbatekoen banakapena
Informazio gehiago behar izanez gero

Eraikin publikoen eraikitze, egokitze, birgaitze eta hobetzea, batik bat, kuartelak, polizia-etxeak eta espetxeak.
380 milioi euro bideratuko dira kuartelak, polizia-etxeak eta espetxeak eraikitzeko, egokitzeko, birgaitzeko eta hobetzeko.
Jardueren zenbatekoen banakapena
Informazio gehiago behar izanez gero

Etxebizitza eta hiri-eremuen birgaitzea
110 milioi euro zuzenduko dira jarduera hauetara:
- Hondatutako auzoen, ondare historikoen, hiriguneen eta landa-herrien birgaitze integratua eta hirien zaharberritzea.
- Eraikinetan eraginkortasun energetikoa, higienea, osasuna eta ingurumen-babesa hobetzea, energia berriztagarrien erabilpena barne.
- Eraikinen segurtasuna eta irazgaiztasuna bermatzeko lanak.
- Eraikinetara eta etxebizitzetara sarbidea errazteko lanak.
Jardueren zenbatekoen banakapena (PDF, 139 KB gutxi gorabehera)

Garraio-azpiegitura txikietako jarduerak
140 milioi euro emango dira trenbide-pasaguneak kentzeko eta/edo babesteko, trenbide-sarea mantentzeko eta errepideen zaintza eta segurtasuna bultzatzeko.
Jardueren zenbatekoen banakapena

Gizarte-zerbitzuen prestazioei lotutako jarduerak: turismo soziala eta mendekotasun-egoeran daudenentzako laguntza
430 milioi euro emango dira jarduera hauetarako:
- Zahartze aktiborako programak bultzatzea: 30 milioi euro adinekoen opor-programetarako eta termalismo sozialekoetarako.
- Mendekotasun-egoeran daudenak artatzeko zerbitzuak sustatzea: 400 milioi euro.
Jardueren zenbatekoen banakapena (PDF, 101 KB gutxi gorabehera)
Informazio gehiago behar izanez gero

Instalazio militarrak hobetzeko jarduerak
75 milioi euro emango dira instalazio militarrak hobetzeko.
Jardueren zenbatekoen banakapena
Informazio gehiago behar izanez gero