Nork egiten ditu Katastro Estatistikak?
Katastroaren Zuzendaritza Nagusiakurtero Estatistika Plan Nazionaleko bost estatistikak egiten ditu, eta web orrian nahiz Ministerioaren Argitalpen zentroaren bitartez argitaratzen dira.
Horrez gain, Katastroaren web orrian, aurreko urteetako estatistiketarako sarbidea dago.
2005. urtetik aurrera, eta ekonomia eta estatistika informazioa hobetzeari buruzko Ekonomia gaietarako Gobernuaren Batzorde Delegatuaren Akordioarekin bat etorriz (PDF, 245.09 KB, gutxi gorabehera), honako estatistika eta txostenak argitaratu dira: Ondasun Higiezinen gaineko Zergen ordenantza fiskalei buruzkoak; Ondasun Higiezinen gaineko Zergen presio fiskalari buruzkoak; eta, erabilerei, antzinatasunari, eraikitze-kategoriari zein hiri-lurreko ondasun higiezinen azalerei buruzko estatistikak eta udalerri bakoitzeko erabili gabeko lur-zatien gaineko informazioa.
Halaber, 2005eko uztail bukaeratik aurrera, aurten txosten berri bat onartu den udalerrietako Guztizko Balioaren Txostenak kontsulta daitezke. Txosten horiek Katastroaren web orriko Balorazio Kolektiboaren Prozedurak atalean aurkituko dituzu, interesatutako udalerria edo probintzia hautatuta.
Katastro-estatistiketako edukien sindikazioa XML formatuan.