Nork egiten ditu Zerga Estatistikak?
Zerga Agentzia : Aduanetako eta estatuko zerga-sistemaren gestioaz eta beste Erakunde Publikoetako eta Administrazioetako (naziokoak edo Europar Batasunekoak) baliabideez, haien gestioaren ardura ematen zaionean, arduratzen den erakunde publikoak egiten ditu. Zerga-estatistikak, bilketa-estatistikak eta hileroko aitorpenaren ustiapen-estatistikak egiten ditu, koiuntura analisirako.
Zergen Zuzendaritza Nagusia: Haien eskumenen artean, zerga-sistemari dagokionean egindako sarrera publikoen politika globalaren analisia eta politika ageri dira, baita zergen bilketari eta eragin ekonomikoari buruzko gaien ikerketa ere. Zerga nagusiei buruzko argitalpen monografikoak egiten ditu. Horrez gain, urteko likidazioen emaitzak aurkezten dira, eta datu horiek aztertu, haien magnitude nagusiek denboran zehar dituzten egituren eta jokaeren gaineko ondorioak atera ahal izateko. “Espainiako zerga-sistemaren bilketa eta estatistikak” ("Recaudación y estadísticas del sistema tributario español") ere argitaratzen du, Estatuko, Komunitate Autonomoetako eta Korporazio Lokaletako zerga-sarreren estatistika informazio zehatzarekin.
Ikerteta Fiskalen Instituak : Espainiako Ogasun Publikoko zerbitzuaren prestakuntzan eta ikerketan espezializatutako erakunde publikoa da. Ikerketa Fiskalen Institutuak Espainiako Sektore Publikoaren Datu Ekonomikoen Basea (BADESPE) du, 1980tik hona sektore publikoak egindako jardueraren informazio ekonomiko nagusia biltzen duena, esparru bakoitzean zuzendaritza zentro eskudunen informaziotik abiatuta. Informazioa gaika eta hainbat desagregazio mailarekin banatzen da, eta informazio osagarria erabiltzen da hobeto ezagutu eta interpretatzeko; excel formatuan doan deskarga daiteke. Zerga arloan, zerga bilketen gaineko informazioa eskaintzen da; PFEZ estatistikak, ondarea eta BEZ, baita BEZaren zerga motei buruzko informazioa ere.
Zerga-estatistiken edukien sindikazioa XMLn.