Escudo Gobierno de España. Ministerio de Hacienda y Administraciones Públicas. Ir a la pagina inicial.

MINISTERIO DE HACIENDA Y ADMINISTRACIONES PÚBLICAS

Adierazle ekonomikoak 

Ekonomia eta Ogasun Ministerioko Adierazle EkonomikoenAbre nueva ventana atalean, batik bat, Politika Ekonomikoko Zuzendaritza Nagusiak bildutako informazioa ageri da:

  • Koiuntura Ekonomikoaren Adierazle Serieen Datu Baseak (BDSICE eta SERSIE, egunero eta hamabost egunero, hurrenez hurren, gaurkotuak). Base horrek 10.000 serie inguru ditu, periodikotasun aldakorra dutenak, eta analisi makroekonomikoa egiterakoan lehentasuna dute.  Serieak areaka egituratzen dira, edukiaren arabera: Nazioarteko Ekonomia, Lan Merkatua, Barne Produkzioa eta Eskaria, Enpresen Iritziak, Salneurriak eta Kostuak, Kanpo Sektorea, Sektore Publikoa, Moneta eta Finantza Sektorea eta Kontabilitate Nazionala.
  • Aldizkako argitalpenak:
    1. Adierazle Ekonomikoen laburpena (Adierazle Ekonomikoen eta Hiruhileko Txostenaren Azken Garapena, argitalpeneko taulak eta grafikoak egunero gaurkotuak). Argitalpen horrek, hilero gaurkotzen denak, dagokion hilabetean adierazle nagusiek izandako garapenaren laburpena erakusten du, eta, hiru hilabetean behin, Hiruhileko Kontabilitate Nazionalaren argitalpenarekin batera, hiruhileko horretan izandako garapen ekonomikoaren analisia eskaintzen du.
    2. The Spanish Economy. Koiuntura Ekonomikoaren Hiruhileko Txostenaren lehen kapituluaren ingelesezko bertsioa.
    3. Adierazle Ekonomiko Nagusiak. Adierazle ekonomiko nagusien garapenaren asteko laburpena (ostiraletan eguneratzen da).
    4. Aurreikuspen Makroekonomikoak
  • Egonkortasun programaren urteko eguneratzea
  • Ondasun eta Zerbitzu Merkatuetako Erreformei eta Kapitalei buruzko urteko Aurrerapen Txostena.
  • Aldizkakoak ez diren beste dokumentu interesgarriak.

Informazio gehiago nahi izanez gero:

Ekonomika politika webAbre nueva ventana