Irisgarritasuna 

Minusbaliotasunak dituzten pertsonek informazioaren gizartearekin eta gizarte-hedabideekin lotutako teknologiak, produktuak eta zerbitzuak eskuratzeko oinarrizko baldintzei buruzko Araudia onartzen duen azaroaren 12ko 1494/2007 Errege Dekretuan Abre nueva ventanaezarritako irisgarritasunaren eta diseinu unibertsalaren irizpideak betetzeko, Ogasun eta Administrazio Publikoetako Ministerioak lanean dihardu Interneteko atariaren (www.minhap.gob.es) bidez Sailarekin harremanetan jartzen diren herritar guztiei —bereziki, minusbaliotasunen bat dutenei eta adinekoei— informazioa eta zerbitzu elektronikoak baldintza beretan eskuratzeko aukera bermatzeko, egoera pertsonalek, baliabideek edo ezagutzak eragin ditzaketen mugak ezabatuta.

Eragin hauetarako, Ministerioaren Atariko orrialdeek UNE 139803:2004 Arauko 1. eta 2. lehentasunak betetzen dituzte eta W3Cko Web Edukia 1.0rako Erabilerraztasuneko Arauetako A-Bikoitza mailarekin bat etortzen da, 1494/2007 Errege Dekretuak ezartzen duenari jarraituz.Atari honen irisgarritasun-mailaren azken berrikuspena 2010eko uztailean egin da.

Atarian argitaratutako azken dokumentuen (pdf) kopuru izugarria dela-eta, ezinezkoa izan da 2008ko abenduaren 31 baino lehenago argitaratutakoen kasuan (kasu batzuetan balio historiko handia duten dokumentuak) irisgarritasunaren jarraibideetara guztiz egokitzea. Etengabe ari dira lanean dokumentu-funts hau guztiz eskuragarria izan dadin.

Nolanahi ere, webgune honen irisgarritasunari lotutako edozein kontsulta, kexa edo iradokizun sugerencias.portal@minhap.es helbide elektronikoaren bidez aurkeztu dezakezu.

Kexa edo iradokizun formala adierazi nahi baduzu, Ogasun eta Administrazio PubliokoetakoAbre nueva ventana Ministerioaren Kexa eta Iradokizunetarako Abre nueva ventanaprozedura erabili behar duzu, Estatuko Administrazio Orokorraren kalitatea hobetzeko esparru orokorra arautzen duen uztailaren 29ko 951/2005 Errege Dekretuaren 15. artikuluaren arabera.

Bilatzaileaz

Banners Destacados

Egoitza Elektronikoa (Abre nueva ventana)Idatzi Ministeriora