www.meh.es Interneteko domeinua Ekonomia eta Ogasun Ministerioaren jabetzakoa da
Atariko edukiak osorik zein zatika erreproduzi daitezke, baldin eta beren jatorria espresuki adierazten bada.
Web orri honetan dagoen informazioa iturri publikoetatik jasoa da. Ekonomia eta Ogasun Ministerioak ez ditu bere gain hartzen web orrian dauden tresnak zein informazioa erabiltzearen ondorioz sortutako kalteak eta galerak, prozedura administratiboen hasieraren, garapenaren edota emaitzaren inguruan hartutako erabakiei dagokienez. Aipatutako erabakiak eskumena duten zentroetan, organismoetan edota dependentzietan kontrastatu behar dira.
Edonola ere, web orri honetako informazioa eta edukiak ezin izango dira Administrazio Publikoarekin kontraesanean dauden prozesuetan alegatu. Bestalde, ez du inolako erantzukizunik hartuko bere gain eskumena duen Administrazioak inprimatutako dokumentuen eta orri hauetako argitalpen elektronikoaren artean diren desadostasunei dagokienez.
Web orri honetako postontzietan eta harpidetzetan eskatutako datu pertsonalak fitxategietan gordetzen dira, eta fitxategi hauek Datu Pertsonalak Babesteko 15/1999 Lege Organikoaren eta Datuak Babesteko Agentziaren 1/1998 Instrukzioaren mende daude.
Ekonomia eta Ogasun Ministerioak ez du bere gain hartzen orri hauetan agertzen diren helbide elektronikoen bidez emaniko erantzunen inguruko erantzukizunik. Orrialde hauetan dauden postontzien bitartez lortutako informazioak informatzeko bakarrik balio du, eta inondik inora ezin da informazio horretatik eragin juridiko loteslerik atera (208/1996 Errege Dekretua, 4 b artikulua).
Ministerio honek bere-berea du aldez aurretik jakinarazi beharrik izan gabe Atarian aldaketak egiteko eskubidea, Atariaren edukia edota diseinua eguneratzeko, zuzentzeko, aldatzeko, eransteko edota kentzeko. Era berean, hirugarrenek orri honetan aipatzen diren hiperesteketan ipini dituzten edukien gaineko erantzukizunik ere ez du hartzen.
Atari honetako orrietan agertzen diren testuek, araudiek eta, oro har, edozein informaziok informatzeko baino ez du balio; hori dela-eta, datuak indarrean dauden eta zehatzak ote diren egiaztatzea iradokitzen dugu, dagozkien iturri administratibo ofizialetan.