Escudo Gobierno de España. Ministerio de Hacienda y Administraciones Públicas. Ir a la pagina inicial.

MINISTERIO DE HACIENDA Y ADMINISTRACIONES PÚBLICAS

Nabigatzeko gida 

Nola nabigatu Ekonomia eta Ogasun Ministerioaren web ofizialean?

Ekonomia eta Ogasun Ministerioak Interneteko atari bat jarri du hiritarren eskura. Honen bidez, Sail honek eskaintzen dituen informazioa eta zerbitzuak ikus daitezke. Atari honek gailu mugikorrentzako bertsio murriztua ere badu.Nabigaziorako Gida honek atariko informazioaren egituraren berri ematen du, irisgarritasun-irizpideak eta estandarrak, bai eta informazioa lortzeko eta eskaintzen dituen zerbitzuak erabiltzeko beharrezkoak diren gomendio teknikoak eta beharrezko programak ereAtariaren hasierako orria hainbat ataletan banatuta dago:

  • Informatzeko eta zerbitzuen kanalak: atariko ezkerreko aldeko botoiak. Ministerioaren gaineko informazioa ematen du, ematen dituen zerbitzuak eta bertan garatzen dituzten jarduera-eremu nagusiak. Behealdean Administrazioaren minisitioak edota instituzio kanpainen bannerrak biltzen dira.
  • Web orrietara edota nabarmendutako kanaletara joateko esteka zuzenak
  • Edukien erdigunea: Hasierako orriaren erdigunean gaurkotasuneko nabarmendutako albisteak daude bilduta, bai eta Ministerioaren berrikuntzak ere. Era berean, unean-unean nabarmen daitezkeen zerbitzuak ere agertzen dira, elektronikoak izan ala ez. Inguru honetara sartutakoan, zuzenean ikus daiteke aukeratutako materiari dagokion informazioa. Era berean, informazio hori garatzen duen kanalera ere sar daiteke.
  • Zuzenean ondoko(eta)ra: atariko eskuineko aldea. Ministerioaren kanpainen inguruko informazioa biltzen du, bai eta zuzenean ikus daitekeen informazio garrantzitsua ere.
  • Hasierako orrien eta nabigazio/emaitza orrien goiburua: Atariaren goialdea. Ministerioaren erakunde-armarria erakusten du, atariaren goiburuko irudia, beste hizkuntzetan dauden bertsioetara sartzeko aukera, web bilatzailea eta beste hainbat menu lagungarri (erabiltzaileen erregistroa, jar zaitez gurekin harremanetan eta web mapa)
  • Menu osagarriaren eremua: Orriaren behealdean egoten da, eta hainbat alderdiri buruzko informazioa biltzen du: Nabigatzeko Gida, Lagundu hobetzen (kalitateari buruzko galdetegia), Legezko abisua, Irisgarritasuna eta RSS.
  • Atariaren hasierako orriko edozein aukerari emanda, informazioaren lehen mailara sartzen da; maila horrek, era berean, beste informazio-maila batzuetara sarbidea eman dezake edota eduki horrekin lotura duen Interneteko beste helbide batzuetarako estekak erraz ditzake (beti beste leiho batean). Ekonomia eta Ogasun Ministerioaren erakunde-zigiluari sakatuta noiznahi itzul liteke atariaren hasierako orrira.

Nola jakin non gauden?

Webguneko orri guztiek edukien goiko aldean duten goiburuaren bidez. Laukitxo zuri baten bidez identifikatzen da zein kanaletan edo azpikanaletan gauden.Era berean, noiznahi orienta gaitezke web-maparen bidez; mapa hori atariaren erabiltzaileen laguntzarako eta zerbitzuetarako kanalen inguruan dago.

Nola aldatu hizkuntza?

Ekonomia eta Ogasun Ministerioaren atariak dituen hainbat eduki hizkuntza batean baino gehiagoan ditu. Web orrira Espainiako hizkuntza koofizialetan sar liteke (katalana, galegoa eta euskara), baita atzerriko bi hizkuntzatan ere (ingelesa eta frantsesa). Hizkuntza aukeratzeko menua, hasierako orriaren eta emaitzen orriaren goiburuan dago, goiko eskuinaldean.Espainiera (hizkuntza lehenetsia) ez den hizkuntza batean ikusteko atariaren bertsioa, nahi den hizkuntzari dagokion bandera saguarekin sakatu beharko da.

Irisgarritasuna eta Estandarrak

Ekonomia eta Ogasun Ministerioaren ataria ezgaituek erabiltzeko modukoa da oso-osorik, WAI 1 (AA) eta W3 estandarrekin bat.Fundosa Teleservicios certifica la accesibilidad del sitio web del Ministerio de Economía y Hacienda según las recomendaciones internacionales WCAG 1.0 del W3C/WAI con el Nivel de conformidad Doble A. Leer condiciones de certificación que abren en ventana nueva  y Icono de conformidad con el Nivel Doble-A, de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAIAtariak W3Cren gomendioak betetzen ditu, HTML 4.0 eta CSS berezitasunei dagokienez.  Ekonomia eta Ogasun Ministerioak web orriari gehitutako edukien titularren zerbitzu automatizatua eskaintzen du. Atariko RSS zerbitzuaren bitartez, berehala ezagutu ahal izango dituzu hainbat ataletan gertatzen diren berrikuntzak:

Ataritik informazioa jaisteko gomendio teknikoak eta beharrezko programak

Atariko hainbat dokumentu jakin ikusteko beharrezko programak ondokoak dira: