Informazio orokorra:
Enpresen sailkapena erabakitzeko formulario-ereduak:
- Obra-kontratistak:
PDF/A - Zerbitzuetako enpresak:
PDF/A
Gauzatze egokiaren ziurtagiri-ereduak:
Sailkapen telematikoa:
Sailkatutako enpresen kaudimen ekonomikoa eta finantzarioa egiaztatu.:
Sektore Publikoaren Kontratuei buruzko 30/2007 Legearen59.2 artikuluak dioenez, haren babesean sailkatutako enpresek urtero akreditatu behar dute beren kaudimen ekonomiko eta finantzarioa atxiki dutela, sailkapenari eutsiko badiote. Lege hori partzialki garatzen duen maiatzaren 8ko 817/2009 Errege Dekretuaren 2. artikuluak, berriz, akreditazio hori gauzatzeko jarraitu beharreko prozedura ezarri zuen, hain zuzen, xedapenean bertan esaten diren edukia duen eta hango epeetan aurkeztu behar den ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPEN bat aurkeztuta, horretarako Administrazio Kontratazioaren Aholkularitza Batzordeak berariaz onetsitako ereduaren araberakoa.
Deskargatu OHAR GARRANTZITSUA formularioa:
Ekitaldi sozialaren itxiera 2010-01-01a baino lehenagokoa duen ARDURAPEKO AITORPENA aurkezteko epea, enpresentzat, 2010-09-01ean AMAITU ZEN.
Maiatzaren 8ko 817/2009 Errege Dekretuaren 2. artikuluko 4. idatz-zatian ezarritako epeen barruan aurkeztutako aitorpenak bakarrik onartuko dira.