Lege betebehar hori betetzeko, eta Administrazio Publikoetako Kontratuen Legearen Araudi Orokorraren 115. EHA/1077/2005 artikuluan aurreikusitakoaren garapen moduan, aginduak 2005eko urtarrilaren 1aren ondotik esleitutako kontratuen datuak bidaltzeko erabili beharko diren bide informatiko eta telematikoen formatuak eta zehazpenak erabakitzen ditu, agindua indarrean sartu zen egunean jakinarazi ez zituzten datuentzat.
Helburu berarekin, Ekonomia eta Higiezinen Ministerioak Administrazio publikoetako kontratazio erakunde guztien eskura ezartzen ditu komunikazio horiek telematikoki kudeatzeko beharrezko aplikazio informatikoak.
Erabili ahal izateko, esleitutako ala aldatutako kontratuen berri ematera behartutako erakundeen arduradunek aldez aurretik sisteman erregistratu beharko dute. Horretarako, kontratuen jakinarazpen telematikoen sisteman sartzeko eskaera formulario elektronikoa bete beharko dute. Eskaera horren ostean, kontratuen datuak telematikoki jakinarazteko erabilgarri dauden datuak erabiltzen ahalko dituzte, ala beren erakundeko beste erabiltzaile batzuk horretarako gaitu.
2005eko urtarrilaren 1a aitzin esleitutako kontratuentzat, aginduaren aurretik zeuden ereduek indarrean segituko dute. Eredu horrek excel fitxategi baten bidez modu informatikoan betetzeko aukera.
Eredua excel formatuan dagoen fitxategia betetzea da, txantiloiez baliatuz. Horiek ere Ogasun Ministerioko portaletik deskarga daitezke, eta ondo betetzeko behar diren taulak, laguntzak eta egiaztapenak dituzte. Txantiloi hauek sortu dira:
Jakinarazi beharreko kontratuen datuak izango dituen fitxategia posta elektronikoz bidali beharko da ondoko helbidera:
Kontratuaren xedea esleipen urtearen arabera kodetzeko taulak:
- 2007ra arte (urte hori barne) esleitutako kontratuetan kontratuaren xedea CPA02 taularekin kodetuko da
- 2008tik aurrera (urte hori barne) esleitutako kontratuetan kontratuaren xedea CPV03 taularekin kodetuko da
- 2009an eta urte horretatik aurrera esleitutako kontratuen xedea taularekin kodetuko da CPV08
Udalen harreman taula
1998 an Kontratuen Erregistro Publikoa
1998 an Kontratuen Erregistro Publikoa
2000an Kontratuen Erregistro Publikoa
2001 an Kontratuen Erregistro Publikoa
2002 an Kontratuen Erregistro Publikoa
2003 an Kontratuen Erregistro Publikoa
2004 an Kontratuen Erregistro Publikoa
2005 an Kontratuen Erregistro Publikoa
2006 an Kontratuen Erregistro Publikoa(a fecha 06/10/2008)
2007 an Kontratuen Erregistro Publikoa (a fecha 17/12/2009)
2008 an Kontraduen Erregistro Publikoa (a fecha 12/11/2010)