Eskuratu, atal honetatik, gai hauei buruzko informazioa:
- Aurreikuspenak
- Eskaintzaileen borondatezko erregistroa: EHA/1490/2010 Aginduak (maiatzaren 28ko agindua, Estatuko Buletin Ofizialean 2010eko ekainaren 10ean argitaratu eta ekainaren 11n indarrean sartu zena) dioenaren arabera, Lizitatzaile eta Enpresen Erregistro Ofiziala (ROLECE) martxan jartzen den egunetik aurrera Ekonomia eta Ogasun Ministerioaren lizitatzaileen borondatezko erregistroaren kudeaketa eten egingo da; hala ere, ROLECE indarrean sartu eta hurrengo sei hilabeteetan, Ekonomia eta Ogasun Ministerioaren eskatzaileen borondatezko erregistroak igortzen dituen ziurtagiriak baliozkoak izango dira (Sektore Publikoko Kontratuei buruzko legea hein batean garatzen duen maiatzaren 8ko 817/2009 Errege Dekretuaren bigarren xedapen iragankorraren arabera). Kontratisten Sailkapenerako eta Kontratuen Erregistrorako Zuzendariordetza Nagusia (José Abascal 4, 28003 – Madrid. Telefono-zenbakia: 914430995) arduratzen da ROLECEren kudeaketaz.
- Ekonomia eta Ogasun Ministerioaren kontratazio-organoetako kontratugilearen profila Estatuko Kontratazio Plataforman argitaratzen da (Estatuko Administrazio osorako Alor Publikoko Kontratuen Legearen 309 artikuluari jarraituz).