Atal honetan, kontratazio publikoaren arloan erabiltzen diren inprimakien ereduak, txantiloiak eta adibideak biltzen dira:
Zinpeko adierazpen eredua.
Estatuko Administrazio Kontrataziorako Kontsulta Batzordeak lizitatzaileek bete behar duten eta kontratazio organoei aurkeztu behar zaien zinpeko adierazpena idatziz formalizatzeko eredu normalizatua onartu du. Horren bidez hitzematen dute ez dela aldaketarik izan nortasun juridikoari buruzko alderdietan, ezta Lizitatzaileen eta Sailkatutako Enpresen Erregistro Ofizialean adierazi beharreko gainerako alderdietan ere.
Bete ondoren, eredua inprimatu eta eskuz sina daiteke, edo, bestela, xml formatuan gorde (Menua ""Fitxategia"", ""Gorde honela..."" aukeran, hautatu ""Gorde honela: XML dokumentua""), ondoren, elektronikoki sinatu eta kontratazio organoari bidaltzeko, zinpeko adierazpena aurkezteko moduari eta lekuari buruz emandako jarraibideen arabera.