Kontratazioa 

Kanal honetan, saileko unitateei dagozkien ahalmenak gauzatzean sortutako kontratazio publikoari buruzko informazioa jasotzen da.

Kontrataziorako inprimakiak eta ereduak atalean, kontratazio publikoaren arloan erabiltzen diren inprimakien ereduak, txantiloiak eta adibideak daude.

Kontratazio zerbitzuen atalean, Estatuko Ondarearen Zuzendaritza Nagusiaren eskumena den kontratazio publikoari buruzko informazio nahiz zerbitzu orokorrak azaltzen dira Internet bidez:

Era berean, Ondarearen Zuzendaritza Nagusiaren eskumena da zentralizatutako ondasunak eta zerbitzuak kontratatzea.

Kontratugilearen profilean, departamentuko kontratazio-organoek (zentralek nahiz periferikoek) izapidetutako kontratuen iragarpen eta esleipenei buruzko informazioa dago. Sektore Publikoaren Kontratuei buruzko urriaren 30eko 30/2007 Legearen 309 artikuluaren arabera, Estatuko Kontratazio Plataforman argitaratzen da profil hori, webgune honetan: http://contrataciondelestado.esAbre nueva ventana.

Kontratu Errekurtsoen Administrazio Auzitegi Nagusiaren atalean informazioa ematen da bai bere antolaketa eta eskumenei buruz bai Auzitegiak kontratazio arloan jarritako errekurtso eta baliogabetasun eskea tarteko emandako ebazpenei buruz:

Lege berria arin aplikatzeko helburuarekin eta modu iragankorrean, Sektore Publikoko Kontratuen Legea aplikatzeko Tresnak azpikanalean Lege horren eta aurreko erregulazioaren arteko loturak ezartzeko materiala eskaintzen da. Berritasunak identifikatzeko eta plegu berriak egiteko materiala ere eskaintzen da.

Bilatzaileaz

Banners Destacados

Egoitza Elektronikoa (Abre nueva ventana)Idatzi Ministeriora