Escudo Gobierno de España. Ministerio de Hacienda y Administraciones Públicas. Ir a la pagina inicial.

MINISTERIO DE HACIENDA Y ADMINISTRACIONES PÚBLICAS

Erakundea 

Kontratu Errekurtsoen Administrazio Auzitegi Nagusia presidenteak eta bi batzordekidek osatzen dute.

  • Presidentea: Auzitegiko presidentea Ministroen Kontseiluak izendatzen du, Ekonomia eta Ogasuneko eta Justiziako ministroen proposamen bateratuaren bidez. Karrerako funtzionarioa, kidegokoa edo eskalakoa, izan beharko du, horretarako Zuzenbideko lizentzia edo gradua behar izanda, eta hamabost urte baino gehiagoz langile jarduera egin izana (kontratazio publikoarekin lotura zuzena duen Administrazio Zuzenbidean jardun izanez gero, hobe). 

  • Batzordekideak: Batzordekideak Ministroen Kontseiluak Ekonomia eta Ogasuneko eta Justiziako ministroen proposamen bateratuaren bidez izendatutakoak dira. Auzitegi honetako kide izendatu ahal izango dira lizentzia edo gradu titulua eskatzen duten kidego eta eskalatako karrerako funtzionarioak, beren lanbide jardueran hamabost urte baino gehiagoz jardun dutenak (kontratazio publikoarekin lotura zuzena duen Administrazio Zuzenbidearen esparruan bada, hobe).

Auzitegi honetako presidentea eta kideak Ministroen Kontseiluak izendatuko ditu, Ekonomia eta Ogasuneko eta Justiziako ministroen proposamen bateratuaren bidez.

Horrez gain, bada Idazkaritza Nagusi bat, aurkeztutako errekurtsoen izapidetzea koordinatu eta kontrolatzeaz gain, haren segimendua egiten duena, izapide eta jakinarazpen egintzak ematen dituena eta prozedura eta presidenteak berariaz emandako bestelako zereginak ofizioz bideratzen dituena.

Azkenik, komeni da adieraztea Kontratu Errekurtsoen Administrazio Auzitegi Nagusia, auzitegi izena duen arren, ez dela jurisdikzio organo bat. Berez, independentzia funtzionala duen arren, nabarmentzekoa da Ekonomia eta Ogasun Ministerioan integratzen dela, Idazkariordetzaren bidez.