Escudo Gobierno de España. Ministerio de Hacienda y Administraciones Públicas. Ir a la pagina inicial.

MINISTERIO DE HACIENDA Y ADMINISTRACIONES PÚBLICAS

Autonomia Erkidegoekiko eta Tokiko Erakundeekiko Finantza Koordinaziorako Zuzendaritza Nagusia 

Autonomia erkidegoekiko eta toki erakundeekiko Finantza Koordinazio Zuzendaritza Nagusiaren funtzioak eta antolaketa Ekonomia eta Ogasuna Ministerioaren oinarrizko egitura organikoa garatzen duen uztailaren 4ko 1127/2008 Errege Dekretuaren 12. artikuluan (martxoaren 11ko 352/2011 Errege Dekretuaren idazketan) arautzen dira.

 
12. artikulua. Autonomia erkidegoekiko eta toki erakundeekiko Finantza Koordinazio Zuzendaritza Nagusia.


Autonomia erkidegoekiko eta toki erakundeekiko Finantza Koordinazio Zuzendaritza Nagusiak honako eginkizun hauek izango ditu:


a. Finantziazio autonomikoko sistemaren aplikazioa eta kudeaketa.
b. Lekualdatzen diren zerbitzu eta funtzioen kostu eraginkorrak baloratzea, kostu horiek finantziazio sisteman sartu arte beharrezkoak diren neurriak proposatzea eta hartzea eta autonomia erkidegoak finantzatzen dituzten beste estatu baliabide batzuk kudeatzea.
c. Autonomia Erkidegoetako Zerga eta Finantza Politikako Kontseiluko Idazkaritzari eta Estatuko Administrazio Orokorraren eta autonomia erkidegoen arteko beste koordinazio organo batzuen arteko harremanei laguntzea.
d. Ekonomia eta Ogasun Ministerioari autonomia erkidegoen zorpetzearen inguruan emandako ahalmenak erabiltzea eta aurrekontu egonkortasunaren araudian aplikatzea.
e. Lurralde erakundeen zerga erregimenari eta lurraldearen araberako zerga erregimen bereziei buruzko arauen eta neurrien azterlana, txostena eta proposamena, Zergen Zuzendaritza Nagusiaren eskumenen kaltetan izan gabe.
f. Euskal Autonomia Erkidegoarekiko eta Nafarroako Foru Erkidegoarekiko kontzertu erregimenen aplikazioa eta horien inguruko arau eta neurrien azterlana, txostena eta proposamena.
g. Autonomia erkidegoen finantziazioaren inguruko arau eta neurrien azterlana, txostena eta proposamena, autonomia erkidegoen finantziazio sistemaren eta alderdi ekonomiko eta finantzarioen aplikazioari buruzko azterlanak egitea, eta Ebaluazio Batzorde Tekniko Iraunkorrari laguntzeko lanak.
h. Sektore publiko autonomikoak herri administrazioen jarduera ekonomiko-finantzarioan duen eraginaren ebaluazioa, baita bolumenari, egiturari eta bilakaerari buruzkoa ere.
i. Autonomia erkidegoen kudeaketa ekonomiko-finantziarioaren kontabilitate, aurrekontu eta antolaketa alderdiei buruzko azterketa, segimendua eta txostenak, estatistikak eta argitalpenak egitea.
j. Tokiko finantziazio sistemaren aplikazioa eta kudeaketa.
k. Toki erakundeen finantziazioari buruzko arau eta neurrien azterlana, txostena eta proposamena, eta Toki Administrazio Batzorde Nazionalaren Ekonomia, Finantza eta Zerga Erregimenaren Azpibatzordearen idazkaritza.
l. Toki erakundeak finantzatzen dituzten beste estatu baliabide batzuen kudeaketa.
m. Laguntza teknikoa eta kontsulten ebakuazioa toki erakundeen aurrekontu eta finantza erregimenari dagokionez.
n. Ekonomia eta Ogasun Ministerioari legez emandako baimenen gaineko ahalmenak erabiltzea, toki erakundeen zorpetzeari eta aurrekontu egonkortasun helburuak betetzearen segimenduari dagokienez.
ñ. Toki erakundeen datu ekonomiko-finantzarioak hartzea, tratatzea eta zabaltzea.
o. Sistema informatiko korporatiboen diseinua eta mantentze lanak.


Autonomia erkidegoekiko eta toki erakundeekiko Finantza Koordinazioko zuzendari nagusiari dagokio autonomia erkidegoen Zerga eta Finantza Politikako Kontseiluko idazkaritzako eginkizunak betetzea, baita Estatuko Administrazio Orokorraren eta autonomia erkidegoen eta tokiko korporazioen arteko beste koordinazio organo batzuen arteko harremanak ere, Zuzendaritza Nagusiaren eskumenen esparruan.

 
Bere eskumeneko gaietan, autonomia erkidegoekiko eta toki erakundeekiko Finantza Koordinazio Zuzendaritza Nagusiak bere gain hartuko ditu Lurralde Politika Ministerioaren unitateekiko eta herri administrazioarekiko beharrezko lankidetza harremanak, bi ministerio sailei dagozkien eginkizunak eraginkortasunez betetzeko.


Autonomia erkidegoekiko eta toki erakundeekiko Finantza Koordinazio Zuzendaritza Nagusia zuzendariordetza nagusiko maila organikoa duten honako unitate hauek osatuko dute:

  • Autonomia erkidegoen Finantziazio Zuzendariordetza Nagusia, 1. idatz-zatiko a) eta b) paragrafoetan zehaztutako eginkizunak eta f) paragrafoan zerrendaturiko alderdi finantzarioak beteko dituena.
  • Autonomia erkidegoekiko Finantza Harremanen Zuzendariordetza Nagusia, c) eta d) paragrafoetan zehazturiko eginkizunak beteko dituena.
  • Lurralde Ogasunekiko Zerga Harremanen Zuzendariordetza Nagusia, 1. idatz-zatiko e) paragrafoan zehazturiko eginkizunak eta f) paragrafoan aipaturiko zerga alderdiak beteko dituena.
  • Azterketa Finantzario Autonomikoen Zuzendariordetza Nagusia, 1. idatz-zatiko g) paragrafoan zehazturiko eginkizunak eta f) paragrafoan jasotako azterlan, txosten eta proposamenetatik eratorritakoak beteko dituena.
  • Sektore Publiko Autonomikoaren Aurrekontu Azterketaren eta Erakunde Antolaketaren Zuzendariordetza Nagusia, h) eta i) paragrafoetan zehazturiko eginkizunak beteko dituena.
  • Toki erakundeen Azterketa eta Finantziazio Zuzendariordetza Nagusia, j) eta k) paragrafoetan zehazturiko eginkizunak beteko dituena.
  • Toki Erakundeekiko Finantza Harremanen Zuzendariordetza Nagusia, l), m), n) eta ñ) paragrafoetan zehazturiko eginkizunak beteko dituena.
  • Sistemen eta Antolaketaren Zuzendariordetza Nagusia, o) paragrafoan zehazturiko eginkizunak beteko dituena. 

Informazio gehiago nahi izanez gero: