Escudo Gobierno de España. Ministerio de Hacienda y Administraciones Públicas. Ir a la pagina inicial.

MINISTERIO DE HACIENDA Y ADMINISTRACIONES PÚBLICAS

Foru Araubidea 

Konstituzioko lehen xedapen gehigarriak foru lurraldeetako eskubide historikoak errespetatzeko eskatzen du, betiere, Konstituzioaren eta autonomia estatutuen markoaren barnean.

Finantza ikuspuntutik, bai Euskadiko Autonomia Estatutuak, bai Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobeagotzeko Lege Organikoak ezartzen dute zerga eta finantza arloko erlazioak foru lurralde horien eta Estatuaren arteko kontzertuen edo hitzarmenen bidez arautu behar direla.

Foru Araubidean finantzazio sistemek duten ezaugarria hauxe da: Euskadiko lurralde historikoek eta Nafarroako Foru Erkidegoak eskumena dutela beren zerga araubideari eusteko, hura ezartzeko eta arautzeko. Horren arabera, Euskadiko eta Nafarroako Foru Erkidegoaren ardura dira Estatuko zerga gehienen (gaur egun denak, inportazio eskubideen zerga, inportazioek zerga berezietan duten karga, eta balio erantsiaren gaineko zergen karga izan ezik) ordainarazpena, kudeaketa, likidazioa, bilketa eta ikuskapena. Zerga horiek aipatu lurraldeek biltzen dituzte eta autonomia erkidegoek, berriz, beren gain hartu gabeko Estatuko karga orokorrak finantzatzen laguntzen dute, «kupoa» izena duen kopuruaren bidez.

Kupoa bost urtetik behin finkatzen da eta urtero eguneratzen da, oinarrizko urtean zehaztutako kopuruari eguneraketa indizea aplikatuz. Indize hori hauxe da: oinarrizko urtetik kalkulatzen den urtera arte, itundutako zergen bidez, Estatuak bildutako likidoaren igoera.

Euskadik lauhileko bakoitzaren amaieran ordaintzen du kupoa. Nafarroak hiruhileko bakoitzaren amaieran ordaintzen du kupoa. Biak Estatuaren diru-sarreren aurrekontuan sartzen dira.

Gaur egun, Euskal Autonomia Erkidegoko Kontzertua eta Kupoa zehazteko metodologia urriaren 25eko 28/2007 Legeak aldatutako 12/2002Abre nueva ventana (PDF 527,61 KB gutxi gorabehera) Legeak eta urriaren 25eko 29/2007 Abre nueva ventana(PDF 179,84 KB gutxi gorabehera)Legeak arautzen ditu. Azken horren bidez onartzen da 2007-2011 bosturtekoan EAErako Kupoa zehazteko metodologia.

Nafarroan, abenduaren 26ko 28/1990 Legeak, estatuaren eta Nafarroako Foru Erkidegoaren arteko Hitzarmen Ekonomikoa onartzekoak, arautzen du indarrean dagoen Hitzarmena. Lege horrek gerora egindako aldaketak ere jasotzen ditu (azkena, abenduaren 19ko 48/2007 Legearen bidez sartua).