Escudo Gobierno de España. Ministerio de Hacienda y Administraciones Públicas. Ir a la pagina inicial.

MINISTERIO DE HACIENDA Y ADMINISTRACIONES PÚBLICAS

Tributación Autonómica (Zerga-ordainketa autonomikoa) liburu elektronikoa 

Tributación Autonómica (Zerga-ordainketa) argitalpen elektronikoak araubide komuneko Autonomia Erkidegoek beren zerga araudien arloko eskumenak aplikatzean harturiko neurriei buruzko informazio osoa biltzen du, bai lagatako zergen arloari dagokionez bai berezko zergei dagokienez ere. Horretaz gain, zergen arloko foru-arauei buruzko informazioa ere eskaintzen du.

Argitalpenak lau kapitulu eta bi eranskin ditu. Kapituluetan Autonomia Erkidegoek, zerga neurriak hartzerakoan, jarraitu beharreko jardun-ildoak deskribatzen dira, eta urte bakoitzerako hartutako neurri berriak zehazten dira, ekitaldi bakoitzean indarrean dagoen araudiaren panoramika osoa ere biltzen dutelarik. Eranskinek onarturiko arauen zerrenda biltzen dute. Lehenengo eta bigarrengo eranskinetan onartutako arauak zerrendatzen dira. Hirugarren eranskinean, berriz, autonomia-erkidegoen esku utzi diren zergen gainean erkidegoek ezarritako onura fiskalen kostuak koadro batean daude.

2005era arte argitalpen horrek biltzen duen informazioa Autonomietako ogasunen zifrak liburuko II. atalean jaso izan da.

2006tik aurrera Autonomietako ogasunen zifrak liburuko zerga-arloko edukia aurkeztu berri den  Autonomietako zerga-ordainketa liburuaren argitalpenean txertatu da. Argitalpen berri horretan biltzen dira autonomia-erkidegoetako finantzaketa-sistemako zergei dagozkien arlo guztiak.