Escudo Gobierno de España. Ministerio de Hacienda y Administraciones Públicas. Ir a la pagina inicial.

MINISTERIO DE HACIENDA Y ADMINISTRACIONES PÚBLICAS

Europar Batasuneko funtsak 

EBko Europar Funtsen artean, egitura baliabideak izenekoek zeregin oso garrantzitsua dute. Baliabide horiek Europako Egitura Funtsak (FEDER, EGIF, FEOGA-aholkularitza eta ABFT) eta Kohesio Funtsa dira. Egitura Funtsek nahiz Kohesio Funtsek Europar Batasuneko eremuan kohesio ekonomiko eta sozial handiagoa lortzea errazten dute, kide diren estatuen gastu publikoari buruzko politikak batera finantzatuz eta politika horiek helburu hori lortzera bideratuz. Europako Egitura Funtsei dagokienez, eta EBko Ituneko 158. eta 160. artikuluetan jasotakoaren arabera, helburu hori Europar Batasuna osatzen duten eskualdeen eta lurraldeen garapen mailen artean oreka handiagoa lortzeko politiken bidez lortzen da. Beraz, funts horiek eskualde politikaren eremuan sartzen dira.

Bestalde, Kohesio Funtsen helburua da Batasuneko kide diren estatuen hazkunde ekonomikoa eta garapen maila txikiagoa duten estatuak benetan batera daitezen erraztea. Horretarako, hazkundea estatu horien oreka makroekonomikoarekin eta oinarrizko aurrekontuetako orekarekin bateragarria izan dadin bermatu behar da.

Espainian, Ekonomia eta Ogasun Ministerioari dagokio Egitura Funtsen eta Kohesio Funtsen aplikazioa eta kudeaketa koordinatzea. Lan hori Aurrekontuen eta Gastuen Estatu IdazkaritzakoAbre nueva ventana Europar Batasuneko Funtsen Zuzendaritza NagusiakAbre nueva ventana egiten du. Zuzendaritza Nagusi hori Ogasunaren eta Aurrekontuen Estatu Idazkaritzaren baitan dago. Zuzendaritza Nagusi horrek, besteak beste, honako zeregin eta eskumenak ditu:

  • Europar Batzordearekin Europako funtsei buruzko gaiak negoziatzea, eta batez ere 1. eta 2. helburuei dagozkienak negoziatzea. Era berean, Kohesio Funtsari buruzko gaien inguruan aritzea.
  • Lurralde administrazioak koordinatzea, Europar Batasuneko egitura funtsak programatzeko, beren segimendua egiteko eta horiek ebaluatzeko. Era berean, egitura funtsak kudeatzeko ardura duten gainerako ministerioko sailak koordinatzea.
  • Europako egitura funtsekin finantzatutako programen baitan azterlanak egitea eta programen ebaluazioak koordinatzea.
  • Kohesio Funtseko, Lurralde Arteko Konpentsazio Funtseko eta Teruelgo FuntsekoAbre nueva ventana baliabideen kargura finantzatutako proiektuak aztertzea, hautatzea eta beren segimendua egitea.
  • Eskualdeak Garatzeko Europar Funtsaren eta Kohesio Funtsaren azken onuradunei ordain diezaieten proposatzea.