Transposizio lanak egiteko eta inplikatutako administrazioen ekintzak koordinatzeko, 2007ko martxoan Gai Ekonomikoetarako Gobernuaren Batzorde Delegatuak Ministerioarteko Lantaldea sortu zuen zerbitzuen zuzentarauaren transposiziorako. Lantaldea Ekonomia eta Ogasun Ministerioak (arduraduna) eta gainerako (eskumendun) ministerioek osatzen dute hurrengo mandatuarekin:
- Zuzentarauaren transposizio prozesua sustatzea.
- Eskumena duten ministerioen arteko koordinazioa sustatzea.
- Lan programa xehatua prestatzea.
Esandako Lan Programa uztailean onartu zuen Gai Ekonomikoetarako Gobernuaren Batzorde Delegatuak. Hala, administrazio guztiak koordinatzeko eskema orokorra aurreikusten du; hots, solaskide bakarren arteko koordinazio horizontalaren bidez indartutako ikuspegi sektoriala.
Sektorekako koordinaziorako, ministerio bakoitzak bere erremintak erabiltzen ditu (sektorekako konferentziak, zuzendari nagusien mahaiak, etab.), guztia ere Zerbitzuen Zuzentarauaren eraginetarako ad hoc eskemak ezartzeari kalterik egin gabe komenigarri deritzonean.
Koordinazio horizontala Ministerioek eta autonomia erkidegoek solaskide bakarrak izendatzen dituztenean egituratzen da, eta bi helburu izaten ditu:
- Ministerio eta autonomia erkidego bakoitzerako arduradun bakarra izendatzea, bere erakundearen barruan transposizio lanak sustatzeaz ardura dadin.
- Solaskide horiekin hainbat eratako gaiak jorratzea sektorekako eskema egokia ez denetan; hala nola, leihatila bakarrarekin lotutako guztiarekin edota kooperazio administratiboarekin.
Azkenik, maila lokalean, nabarmentzekoa da Udalerrien eta Probintzien Espainiako Federazioaren (FEMP) partaidetza sektorekako koordinazio foroetan.