Escudo Gobierno de España. Ministerio de Hacienda y Administraciones Públicas. Ir a la pagina inicial.

MINISTERIO DE HACIENDA Y ADMINISTRACIONES PÚBLICAS

Lan programa  

2007ko uztailean onartu zuen CDGAEk Zuzentarauaren transposiziorako Lan ProgramaAbre nueva ventana(PDF, gutxi gorabehera 43 KB) . Programa honako printzipio hauetan oinarritzen da:

  • Ikuspegiak anbizio handikoa izan behar du prozesu berean sartuta dauden Europar Batasuneko gure lankideekin alderatuta lehiakortasun irabaziak izateko.
  • Transposizio lanen gaineko erantzukizuna Administrazioarena da, hari dagozkion eskumenen barruan.
  • Administrazioen arteko lankidetza eta Administrazioa eta sektore pribatuko eragileen artekoa beharrezkoa eta desiragarria da.

Bestalde, programa honako jardun ildoen arabera egituratzen da:

  • Gauzatze prozesuan dagoen "Esparru" Lege batek Zerbitzu Zuzentarauaren printzipio orokorrak bilduko ditu eta transposizio aldia gaindituko duen erreferentziako esparru juridikoa eskainiko du. "Esparru" Legearen Aurreproiektuaren zirriborroa egiteko lantalde tekniko bat osatu da Ekonomia eta Ogasun Ministerioko, Kanpo Arazoetako eta Lankidetzako Ministerioetako, Herri Administrazioetako eta Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioko adituekin. Taldeak dagoeneko hasi dira lanean.
  • Autonomia Erkidegoekin eta Toki Korporazioekin gauzatu beharreko lanen eskemak sektoriala eta horizontala izan behar du aldi berean. Zentzu horretan, Ministerioek zein Autonomia Erkidegoek solaskide bakar bat izendatu dute transposizio lanak koordinatzeko.
  • Arauen transposizioari dagokionez, honako hau beharko da:
    • Eraginpeko araua identifikatzeko lehengo fase bat.
    • Zuzentarauarekiko bateragarritasuna ebaluatzeko beste fase bat. Ebaluazioa nahitaez erabili beharreko galdesortaren bitartez egingo da. Galdesorta Batzordeari helaraziko zaio, baita gainerako Estatu kideei ere. Bestalde, borondatezko beste galdesorta bat ere erabiliko da eta Autonomia Erkidegoek bete beharko dute. Galdesorta horrek ebaluatu beharreko alderdiak biltzen ditu baina horri buruz ez zaio ezer jakinarazi behar Batzordeari.
    • Sektoreko araudia aldatzeko hirugarren fasea.
  • Zuzentarauak administrazioa sinplifikatzeko programa bat ere biltzen du; programa horrek prozedura elektronikoak sartzen ditu eta lehiatilla bakarreko sistema ezartzen du zerbitzuak ematen eta jasotzen dituztenentzat.
  • Bestalde, administrazioen arteko lankidetza ezinbestekoa da zerbitzuen barne merkatuak behar bezala funtziona dezan; horregatik, Zuzentarauak juridikoki lotesleak diren betebeharrak ezartzen ditu Estatu kideak modu eraginkorrean aritu daitezen lankidetzan, zerbitzu emaileak eta haiek eskaintzen dituzten zerbitzuak ikuskatzen direla bermatzeko. Lankidetza administratiboa eta elkarrenganako laguntza zuzenean gauzatu behar da agintari eskudunen artean. Horretarako, Estatu kideek kontaktu puntu bat edo gehiago izendatu beharko dituzte eta haiek argitaratu eta eguneratu egingo ditu Batzordeak.
  • Taldeak oso positibotzat jotzen du sektore pribatuaren parte-hartzea transposizio prozesuan, batez ere enpresa eragileena. Eragile horiek oso erabilgarriak izan daitezke Espainian eta gainerako Estatu kideetan zerbitzuak eskaini nahi dituzten enpresek aurkitzen dituzten oztopoak identifikatzeko, baita gainerako Estatu kideek aurkezten dituzten ebaluazio txostenak aztertzeko ere. Orain arte, lankidetza bideak aztertzeko harremanak izan dira Merkataritza Ganberen Kontseilu Gorenarekin, erakunde hori administrazio maila guztietan baitago ezarrita eta bertan parte hartzen baitute enpresa guztiek. Sektoreko koordinazioan aurrera egin ahala identifikatuko dira eragileak, eta komenigarria litzateke eragile horiek prozesuan sartzea.
  • Zuzentarauarekin loturiko prestakuntza premiak Zuzentarauak eragiten duen araudia identifikatu, ebaluatu, eta hala badagokio aldatu behar duten pertsonei zuzendu behar zaizkie batez ere. Horrela, prestakuntzako jardunaldi teknikoak egin dira ministerioekin, eta Autonomia Erkidegoekin antzeko zerbait egitea planteatu dute. Horretaz gain, Autonomia Erkidego bakoitzarekin prestakuntza jarduerak egiteko aukera ere eskaini dute.
  • Azkenik, zera ezarri da, Zerbitzuen Zuzentarauaren Transposiziorako Lantaldeak aldizka txostenak helaraziko dizkiola Gai Ekonomikoetarako Gobernuaren Batzorde Delegatuari transposizio prozesuaren aurrerapenen berri izan dezan, baita hark hala eskatzen dionean ere.