Ogasuneko Ministerioa PORTAL INSTITUCIONAL DEL MINISTERIO DE HACIENDA

Buscador de Contenidos

Ohiko galderak

3. Ekonomiaren zein sektore arautzen ditu Zuzentarauak?Zuzentarauak ekonomiaren parte garrantzitsua den zerbitzu sorta zabala hartzen du bere baitan.  Zehatz-mehatz azaltzeko asmorik gabe, Zuzentarauak barne hartzen dituen zerbitzuen adibide batzuk emango ditugu: Lanbide arautu gehienetako jarduerak (aholkularitza juridikoa edo fiskala, arkitektura, ingeniaritza, kontularitza, topografia eta peritutza), artisautza, enpresentzako zerbitzuak (garbiketa, zaintza eta segurtasuna, ekitaldien antolaketa, zorren kobrantza, publizitatea eta enpresen kudeaketari eta antolaketari buruzko aholkularitza), banaketa komertziala (handizkako eta txikizkako merkataritza barne), turismoaren alorreko zerbitzuak (adibidez, bidaia agentziak), aisialdiko zerbitzuak (kirol guneak eta aisialdi parkeak), ekipoen instalazio eta mantentze-lanen arloko zerbitzuak, informazioarekin lotutako zerbitzuak (Interneteko orriak sortzea eta mantentzea, albiste agentziak eta argitaletxeak), informatikako aholkularitza eta programazio jarduerak, ostalaritza (jatetxeak, hotelak, kafetegiak eta tabernak), trebakuntza eta hezkuntza arloko zerbitzuak, alokairu zerbitzuak eta erosteko aukera ematen duten alokairu zerbitzuak, higiezinen zerbitzuak, etxeko zerbitzuak (garbiketa, lorezaintza eta konponketak), egiaztapen zerbitzuak, etab.Beraz, Zuzentarauak berariaz baztertzen dituen zerbitzuak bakarrik daude haren ezarpen esparrutik kanpo:  helburu ekonomikorik ez daukaten interes orokorreko zerbitzuak, finantza zerbitzuak, ikus-entzunezko zerbitzuak, osasun zerbitzuak, garraio zerbitzuak, notarioen eta agente judizialen zerbitzuak, segurtasun pribatuaren arloko zerbitzuak, diru-jokoaren arloko jarduerak, aldi baterako lan enpresen zerbitzuak, gizarte zerbitzuak, komunikazio elektronikorako zerbitzuak eta sareak eta agintaritza publikoan aritzeari lotutako jarduerak.  Nabarmentzekoa da, hala ere, sektore horiek ez daudela guztiz baztertuta. Aldiz, Zuzentarauan bertan jasotakora mugatzen da.

Estekak

Banner nabarmenduak

Ogasun eta Funtzio Publikoko Ministerioaren informazio garrantzitsua estekak

Egoitza Elektronikoa (Ireki leiho berrian)Datu ekonomiko finantzarioak bankua (Ireki leiho berrian)Gobernu IrekiaGardentasuneko Atariaren Logotipoa (Ireki leiho berrian)Parte-hartze publikoa arautze-proiektuetan

Ogasun eta Funtzio Publikoko Ministerioa